viernes, 4 de diciembre de 2009

LARRUNEKO TRENA .
Larruneko trena eraikitzearen ideia 1908. urtean sortu zen eta 1912 an obrak martxan zeuden jada.1914 an Lehenengo Gerra Mundiala zela eta obrak gelditu egin ziren 1919. urterarte.Gauzak ondo joan ziren 1924. urterarte.Obretan zeuden bitartean istripu bat egon baitzen.1924 an azkenean martxan hasi zen trena.1981. eta 1996. urtetan bagoi berriak jarri ziren.
Bagoien barnealdean eserleku asko daude eta kanpoan leihoak daude.Bagoiak egurrez eginda daude.
Trenaren ibilbidea Col de Saint Ignacetik, La Rhuneraino da eta urte osoan zehar egiten du ibilbide hori.
Urtean 350000 pertsona baino gehiagok egiten dute ibilbide polit hau.

Itxaso Ruiz.

lunes, 9 de marzo de 2009

viernes, 6 de febrero de 2009

LORADENDAN

LORADENDAN:
Maria eta Asun: Egunon!
Dendariak: Egunon.
Maria eta Asun: Abendaño ikastolatik gatoz eta landareei buruz galdera batzuk egin nahi dizuegu.
Dendariak: Bai, atseginez.
Maria: Zein motatako landareak dituzu?
Dendariak: denetatik dauzkagu: barrukoak eta kanpokoak , artifialak eta lora moztuak erramoak egiteko.
Maria: Landare guztiek sustraiak, zurtoina eta hostoak al dituzte?
Dendariak: bai.
Maria: Landare guztiek loreak al dituzte?
Dendariak: ez, bietatik dagoz. Barruko landare gehienak lora barik dira eta kanpoko gehienak lorakin .
Maria: Zer behar dute landareek bizitzeko?
Dendariak: ura , argia eta lur ona.
Maria: Nola landatzen dituzu landareak? Hazietatik hazten dituzu edo...?
Dendariak: Lehenik, ekartzen duten landare txikiak potoetatik ateratzen ditut. Gero, lur gehiago duen lorepote batean sartzen dut eta azkenik, apurtxo bat ureztatzen dut.
Maria: Ze jende mota erosten dizkizu landareak? Zertarako erosten ditu gehienetan?
Dendariak: gehienak emakumeak dira eta eurentzako ( etxea apaintzeko) . gazteek eta giznek, gehienetan, oparitzeko erosten dute.
Maria: Eskerrik asko galderak erantzuteagatik. Agur.
Dendariak: Agur

Rosiren elkarrizketa

-Non jaio zinen ?
Bulgariako hiri batetan, Goce Delchev du izena.
-Noiz etorri zinen Gasteizera?
2004ko abuztuan.
-Zergatik etorri zinen hiri honetara?
Garai horretan nire senarra Gasteizen zegoen lanean; nire alabek hemen ikasi nahi zuten eta hemengo bizimodua ezagutu. Hona etorri baino lehen Grezian bizi izan ginen hiru urtetan.
-Gustatzen al zaizu Gasteiz?
Asko gustatzen zaigu. Nire herria maitatzen dudan moduan hasi naiz Gasteiz maitatzen. Hiri lasaia da eta oso gustora gaude hemen. Gainera oso ederra da.
-Nola ikasi zenuen erderaz?
Lehenago eskola batetan ibili nintzen gaztelania ikasten. Hilabete bat eman nuen hantxe. Liburuak nituen ikasteko. Gero zuk, María, lagundu zenidan hizkuntza hobetzen eta orain ondo hitz egiten dut.
-Esan Bulgariarrez esaldiren bat, mesedez.
Zdravei! Kak si? Vlagodaria, az sam mnogo, dobre !
(Kaixo! Zer moduz? Oso ondo, eskerrik asko!)
-Faltan botatzen al duzu zure herrialdea?
Egunero gogoratzen naiz nire herriaz, nire familiaz... Bai, urte askotan beraiekin bizi izan naizelako nire herrian. Hori nire bihotzean daramat beti.
-Oporretan joaten al zara Bulgariara?
Abuztuan joaten gara. Hilabete osoa han psatzen dugu, familiarekin. Bukaeran, kostatzen zait herria uztea eta bueltatzea. Pentsa, ez naizela berriro itzuliko hurrengo urtera arte.
-Gustatuko litzaizuke zure herrialdera bueltatzea?
Asko gustatuko litzaidake nire herrialdera bueltatzea baina orain nire alabeen erabakiak dira niretzat inportanteena. Beraiek ikasi nahi dute eta unibertsitatera joan. Eta oraingoz hemen bizi izango gara alabak nagusitu arte.
-Azken galdera, nola da zure izena?
Rositsa Simeonova Zmeldeska.

viernes, 30 de enero de 2009

Diego Chaparro

Diego Chaparro Argentinatik etorri zen 2005. urtean,eta hauekdira
egin dizkiodan galdera batzuk.

1.-Zergatik etorri zinen?
-Argentinatik aspertu nintzelako.
2.-Zer iruditu zitzaizun zailena hona iristean ?
-Hizkuntza ulertzea.
3.-Zeriruditu zitzaizun zailena ohitzeko?
-Ezer, guztia erreza.
4.-Itzuli nahiko zenuke zure jaioterrira, bizitzera? Zergatik?
-Bai,baina bizitzera ez.Normalean itzultzea nahi duzulako.
5.-Jaioterriko zerbaiten falta sentitzen ahal duzu?
-Bai,noski.Lagunena,familiarena...
6.-Bakarrik ala familiarekin etorri zinen?
-Bakarrik.

Bueno,ba auxe da nire osabari egindako elkarrizketa.

Van Der Kleyto

Van Der Kleitory elkarrizketa.
1.- Ze lurraldetik zatoz?
-Brasiletik nator,Brasilia hiritik.
2.-Orain dela zenbat urte etorri zinen?
-Orain dela 2 urte.
3.-Norekin etorri zinen ?
-Nire aita-amekin eta nire anaia txikiarekin.
4.-Zergatik etorri zinen ?
-Nire aitari hemen lan bat eskaini ziotelako.
5.-Zer egin zitzaizun zailena heldu zinenean ?
-Hizkuntza ikastea.
6.-Zure lurraldetik zehozer botatzen duzu faltan ?zer ?
-Bai,musika eta tradizioak.
7.-Gustatzen zaizkizu hemengo tradizioak ?
-Ez ditut ezagutzen.
8.-Pozik zaude hemen ?
-Bai,oso pozik nago.
9.-Gustatuko litaizuke zure herrialdera itzultzea?
-Bai,familia eta lagunak ikusteko.

Xia

Atzo Xiarekin hizketan egon nintzen eta galdera batzuk egin nizkion:
-Zergaitik etorri zinen?
Nire etxean, hau da Txinan, gosea zegoen eta nire gurasoek beste aukerarik gabe bidali ninduten Euskadira.
-Zure jaioterria eta gurasoak faltan botatzen al dituzu?
Ez asko baina batzuetan nire gurasoez gogoratzen naiz.
-Noizbait itzuliko zarela uste duzu?
Ez, baina gustatuko litzaidake.
-Pozik bizi al zara hemen?
Bai, oso pozik.Gainera oso harrera ona egin zidaten.
-Zaila egin al zitzaizun euskara ikastea?
Bai, asko gainera.
-Zer da gehien gustatzen zaizuna?
Egia esan dena, baina batez ere ohiturak.